We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Asunak

by Josu Bergara

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.
    Purchasable with gift card

      €12 EUR  or more

     

1.
Hau bai astelehen arrunta, hiri grisaren magalean, semaforoak dardarka, gorria zure ezpainetan. Kafea beti ebakia, alboko tabernaren barran, ederto saldu ziguten, asfaltoaren sukarra. Begiak itxita, hiru segunduko amets laburra. Konturatu zara, gaur bai, gaur dela eguna. Eta mundua biraka, goizetik gauera, izarrak tatuajean dantzan, zeure besoetan. Eta urrutira begira, harrapatzen zaitudanean, bizitza azkarregi doa bizitza azkarregi doa eta mundua biraka.
2.
June 02:11
Bat-batean agertu zinen, Eta geure mundua goitik behera aldatu zenuen. Zeure begi handi horiekin, Geure bizitzari buelta eta buelta ematen. June, Gauero ipuin berri bat, Asmatuko nuke. June, Gauero, Ilargi bete. Printzesa izan baino hobeto, Libre izan zaitez zuk gure duzuna izateko. Etorkizunak, entzun ondo, Ez dauka mugarik eta zure eskuetan dago. June, Gauero ipuin berri bat, Asmatuko nuke. June, Gauero, Ilargi bete.
3.
Elurra urtzen hasi da mendian, erabakia hartu duenean, atzera begiratu gabe joan da, beldur barik hegan egitera. Ihesi doa, eta ez daki nora, hemendik urrutira. Ihesi doa, eta ez daki nora, hemendik… urrutira. Udaberriaren iraultza datorrenean, eguzkiaren lehen laztanetan, han goitik itsasoa ikusten da, harra bihurtu da tximeleta
4.
Egunero dator txoria ziegako leihora zu zara orain txoria esatera, niri jaten eman kantuan entzun niri kontuak kontatzera ziegako leihora egunero dator txoria gogoraraztera zu zara orain txoria esatera. Olerkia: Mikel Etxaburu
5.
Gure ahotsa 01:52
Gure ahotsa, isildu nahi duen burokratak, paper artean ezkutatu du, zure eskaera. Gure ahotsa, kontrolatu nahi duen poliziak, atzo gauean irakurri zuen, twitterren zure iritzia. Gure ahotsa, kondenatu nahi duen epaileak, ez daki udaberria, geldiezina dela. Gure ahotsa, debekatu nahi duen diputatuak, ez daki herri oso bat, aurrean duela. Gure ahotsa, merke saldu nahi duen bankeroak, epe luzerako hipotekatu du, bere bihotza. Gure ahotsa, ezabatu nahi duten panfletoan, gaur berriz argitaratuko dute, azalean gezurra.
6.
On-Off 02:43
Gabaz arima galdu egiten da batzuetan, Idatzi bako lerro okerretan, Betiko lau akorde hauen, Kartzela barruan, Gatibatutako berbetan. Eta, Telefonoaren argi urdinak, Whatsapp mezuen kateak. Eta, Erlojuaren dinamika gaiztoak, Lotzen gaitu espiralean. On-Off
7.
Gaur goizean 03:14
Malko bat, mila hitz, bi milloi euri tanta. Irri bat, jausi ta altxa, irabaztera goaz. Zenbatu gabeko itxaropen guztiak, elkartuko ditugu, gaur goizean. Zenbatu gabeko amets txiki guztiak, margotuko ditugu, gaur goizean. Pausu bat, bestearen atzetik, bidea egiten da. Harri bat, baldin badabil, ez du goroldiorik azalean
8.
Etxe honetan 03:45
Barriro be lotuko gara, sutondoan danok batera, - Olentzero noiz dator, ama?- txikien betiko galdera. Gabon gabian alkartuta, senide, herritar, laguna(k), etxe honetan sartzen dana, etxekotzat hartuko da. (x2) Aintzinan eitxen zan antzera, hauxe da geure herriko ohitura, badator urte amaiera, min danak botaizuz sutara! Gabon gabian... (x2) Geuretzat hauxe da handixena, munduko altxorrik ederrena, amumak jagon (e)ban euskara, gaur lobak eingo dau berbera. Gabon gabian... (x4)
9.
Egune, amaitzen danien, atzera beittu eta, hau dana posible ete da? Egune, amaitzen danien, olatuek datoz eta badoiez, kresalak sendatuko dauz zaurixek. Egune, amaitzen danien, zerue gorriz margotute, portue eta etxerako bidie. Etxerako bidie. Egune amaitzen danien.
10.
Asunak 02:11
Asunak

credits

released December 1, 2018

license

tags

about

Josu Bergara Bilbao, Spain

Basque songwriter. Kanta Txikien Indarra,

contact / help

Contact Josu Bergara

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Josu Bergara, you may also like: