We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Nora zoaz

by Josu Bergara

/
  • Streaming + Download

    Purchasable with gift card

     

1.
Nora zoaz 03:15
Aireportuko oihanean, megafonoa kantari, azken bidaiariaren bila zelatari, maleta galduen unibertsoan, herriminaren usaiak, arropa zaharren munduan, biraka. Nora zoaz, nora doa, burdinezko izarra, Nora zoaz, nora doa, azkeneko bidaiaria. Hego luzeen azpian, itsaso iluna, Amaigabeko irletara, hiltzera doana, Ama gabeko umeak, sentitzen gara, etxetik urrun gaudenean, etxekoa urrun denean. Bizitza bidai luzea delako, ta oraina, geltoki bat besterik ez delako.
2.
Ahazten 04:27
Ez da gertatzen zaidan lehenengo aldia, baina agian ez zait gertatu inoiz intentsitate honekin, Tabako usaina daukate nere eskuek, lo egin barik pasa ditut, azken bi gauak. Baina begiak, zarratzen ditudanean, hantxe agertzen zara, eta ezin dut zeure irudia ahaztu, ezin zaitut ahaztu. Ahazten, ahazten, ahazten, saiatzen naiz. Agian, alkoholaren errua izango ote da, edo nere barneko minen efektua, paper baten idazten ditudan sentimendu hauek, hitzak baino ez dira, hitzak baino ez.
3.
Hodei eta euri gehiago arratsaldean, hori dio telebistako gizonak, mapan bertan ikusten dira, desberdin margotutako zeruak. Badirudi hemen beti zeruak ilunak direla, antziñako ekaitzak gogora, datozela, otsoen ulua ta ardien dardara, beldurra ez da gure aukera. Baina zeru beltz guztietan, argiune bat ikusi al da, itxaropen hazia, itxaropen ekaitza, lortuko dugula, gure askatasuna
4.
Eneritz 02:49
Hogeitalau udaberri berri, euria hiri grisan ta autobus gorria ihesi. Hogeitalau udaberri berri, egurrezko loreak San Juaneko suan zabalik, Hogeitalau udaberri berri, sorgin laztanen aurrean, nor naiz ni? Eneritz, esku hotzak bihotz beroa, Paris urrutiegi geratzen zaigu. Eneritz, zeure begien itsasoan, ito egiten naiz gau guztietan. Hogeita lau udaberri berri, mila labankada, mila eguzkiari, Hogeitala udaberri berri, ekainaren hiruan hogeitahiru bertso, hogeitairu bertso opari.
5.
Loriak ximeltzen ziran bere lehioan, kanpotik sirena oihuak entzutean. Jakinminez betetako andreak, alboko etxearen atarian marmarka. Erotuta zegoen, esaten dute, seguru drogatzen zala, "Ay estos jóvenes de hoy" "Algún día tenía que pasar" Behin ta berriz, galdetzen zion zeruari, guzti honen amaieran zer dago, zer dago, Behin ta berriz, erantzun berbera entzuten, txorien ixiltasuna, ta kotxeen zarata. Aitak emandako dirua gastatzen, amaren errieta ta arrebaren negarra, larogeitaseian zaldian igo zen, ta hogeitabatgarren mendean erori.
6.
Galdu gara 05:37
Badakit zurea ez dela, agian ez da izango ere nire errua, Baina begira neska gauzak batzutan honela etortzen dira, eta agian honela, joaten dira. Atzoko musuen zapore mingotsa, askotan hitzak arma bihurtzen dira, nahiz eta zuretzat beltza dena niretzat txuria izan, agian maitasuna horrelakoa da, kristalezko zubi bat. Ta zer egingo dugu, gurea beti bada bide zailena, ta zer egingo dugu, bihotzeko taupaden kontra. Galdu gara, galdu gara, tabernetan itzaletan, mila mozkorren berbetan, Galdu gara, galdu gara, denboraren ihesean, hogei segunduko begiradetan. Non geratu dira lagunak? Nora joan dira ametsak? Agian alkoholaren ibaian ito egin dira, edo gezurren erreinuan, isiltasunaren hirian
7.
Hitz egin, hitz egin baxuago, hitz egin belarrira, badaezpada entzuten badituzte gure sekretuak. Isil isilik kalean, txiki txikia sentitzen zara, errepideko kontrola pasatzean. Saiatu zaitez zoriona lantzen, bilatzen, irtenbide berri bat, arazoak konpontzen, kalean, kartzelan, lagun artekoan, bidearen hasieran ta amaieran, egun txar guztien ilunabarrean. Garraxia jaiotzen da, gorputzaren leku sakonetan, eztarritik pasatzean, bihotzean sentitzen duzun, eztanda.
8.
Txikitan 04:47
9.
Zu 03:47
Altxorra gastatu zuen pirata naiz, kabia utzi nahi ez zuen txorian, ipar izarrik gabeko itsasontzia. Fedea galdu zuen jainkoa, jostatzen ez zekien umea, hipokresi hipotekatuaren herrian. Profeta desertuan, hiri erdiko zuhaitza, egun lainotsua ohe tristean. Lore usteldua, eguberri zaharra, armairu atzetik jausitako gutuna. 41. lapurra 41. lapurra Zu zara, nire bidea, nire helmuga zu nire debekua, zu galdera, zu erantzuna, bertso txiki hauen metafora. Zu zara, nire erroa, nire eskuak, zu nire bihotza, zu galdera, zu erantzuna, bertso txiki hauen esanahia.
10.
Lapatzatik 04:13

credits

released November 14, 2012

license

tags

about

Josu Bergara Bilbao, Spain

Basque songwriter. Kanta Txikien Indarra,

contact / help

Contact Josu Bergara

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Josu Bergara, you may also like: