We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Kanta Txikien Indarra

by Josu Bergara

supported by
/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Autobusean 03:07
Autobusean topatu gara, zu lanera bidean ni bisitan herrira, hamar urte edo gehiago pasa dira, udako gau bat izan zen itsasoari begira. Autobusean topatu gara, antzinako kontuak galdutako iraultzak, zure ume txikien argazkiak, nire azken kontzertuaren kronika. Autobusean topatu gara, hain eder, hain guapa zaudela, beti bezala, begietan disdira, beti bezala, beste baten itzala. Autobusean topatu gara, hurrengo geltokiaren zain aurrera doa bizitza, ta ustekabean iritsi zaigu, agur esateko ordua.
2.
Bilbo 05:02
Neska gazte bat Uribarriko aldapan gora, eskilara mekanikoetan dantzan doa, euri xumea espaloia bustitzen, hiri zahar honen zainak garbitzen. Somera, Iturri, Barrenkale barrena, kartelak, pegatak, lagunak, tabernak, zeure kale estuetan umeak ginen, bizitzaren laberintoan handitzen. Faltan botatsut, faltan, Bilbo, erreka ilunaren ispilua goizero, autobus gorria ihesi doa, faltan botatsut, faltan. Faltan botatsut faltan Bilbo, La Salvetik Arriagara hamaika semaforo, zenbat oroitzapen, zenbat istorio, faltan botatsut, faltan... Bilbo. Neoizko argien hizkuntza isila, azken gaupasaren disidiraren bila, Gargantuaren arima zulatua, Marijaiaren gonaren azpian bizi da. Faltan botatsut, faltan, Bilbo, erreka ilunaren ispilua goizero, autobus gorria ihesi doa, faltan botatsut, faltan. Faltan botatsut faltan Bilbo, Aresti, Mallona, Esperantza, Unamuno, zenbat oroitzapen, zenbat istorio, faltan botatsut, faltan... Bilbo.
3.
Ene bihotz 01:41
Ene bihotz, esaiztazu zergaitik zauzen gaur horren hotz, Txori txiki, kantaidazu apurtxu bet geixau doinu hori, Lo, geure mutil haundixe eixu lo, Lo, zeure ondoan izango nauzu, betirako. Lo, geure mutil haundixe eixu lo, Lo, zeure ondoan izango nauzu, betirako.
4.
Amets amets 02:44
Amets, amets egin itsas gizona amets zure ametsa, gerta leikela Berriz etorriko zera Ondarruko kaiera, han daukazu maitia, itxaroten dozuna Berriz etorriko zera zure txaluparekin, han daukazu maitia ta bihotza
5.
Tartalo 04:15
Bi anai bidai luzean etxerako bidean, iluna heldu orduko galdu ziren mendian, buelta eta bueltaka norabide ezean, inguruko leize baten gorde ziren gau hartan. Bapatean zarata orru beldurgarria, kobazulo barruan sartu zan erraldoia, bi anaiak han zeudela konturatu zenean, bat gaurko eta bestea biharko izango da. Tartalo! Tartalo! Hemen nago! Hemen nago! Sua piztu ondoren berotuz burruntzia, anai zaharrena bota, bota zuen barrura, gero jan egin zuen gaztearen aurrean, begibakar gaiztoaren gau hartako afaria. Lotara joan aurretik hartu zion eskua, hatz txikienean jarriz eraztun magikoa, non hago? galdetzean beti erantzun berbera, hemen nago! hemen nago! oihu zelataria. Tartalo! Tartalo! Hemen nago! Hemen nago! Gauerdian isilik, Tartalo lotan zegoela, burruntzia hartu eta sartu zion begian, gero alde egin zuen korrika aldapan behera, amildegira heltzean moztu zuen atzamarra.
6.
Markesaren Alaba, herriko bertsoak, amodio galdu baten, estrofa biziak. Irribarre ederra, gogoratzean, gaztedenboraldian egindakoakaz. Jotalari galanta, esaera zale, lurra landu dauena ta bihotzez maite. Triki baten soinua eskaratzean beheko su baten, etxeko beroa. Fandangoaren hotsa, bere buruan, antzinako kantuak beti, beti ahoan. Oroitzapen honetaz, enaz gura ahaztu, eurak izandakoari esker, gara gu. Albaitaritza lanak, auzo guztietan, eskuekin osatzen, eguneko biharra. Belarren misterixo ezkutuenak, urte askoren ostean, ikasitakoak. Gerra garai gogorretan jasandakoa, euskal lurraren mina, aurrera egin beharra. Beti buru argia, ausarta, azkarra, lagunaren laguna ta bihotz onekoa.
7.
Herri txiki zahar honetan, scalextric erraldoia, mendien bihotza zulatzen, porlanezko kamioiak. Herri txiki zahar honetan, etxetik bota dituzte, kreditua ezin ordainduz, aita, ama ta bi ume. Herri txiki zahar honetan, isilik nahi gaituzte, baina kantatuko diegu, libre izan arte. Herri txiki zahar honetan, erdaraz etengabe, egunero, todos los días, euskaldunon kalte. Herri txiki zahar honetan, kaiolan sartzen zaituzte, gure ametsak kondenatuz, euren mehatxuen menpe. Herri txiki zahar honetan, korbatadun putreak, ERE ta ERE ari dira, betetzen haien patrikak. Herri txiki zahar honetan, kulturantzako laguntzak, makrojaialdi ta antzekoetan, gastatzen dituzte gehienak.
8.
Octubre rojo, Indiana Jones, Non dago Wally? Non Doraemon? Aste Santuko oporretan, euria kanpoan eta gu ganbaran. Sutondoan jesarrita, infinitora begira zein erreza zan, zoriontsuak izatea. Ta heldu ziren, herriko jaiak, kuadrillak txosnak, egun alaiak, zure praka bakeroen artean, izarretara bidaiak. Bihotzak badu bide luze bat, etengabeko metamorfosian, atzo baietz esan eta, etzi, beharbada. Gaur egun gabilz, aurrera ta atzera, karramarroen antzera, gaizki esandakoak, parkatu maitia. IKEAn erositako, armairu honen barruan, argazki zaharrak, kolorezko fularrak, gitarra jotzen ikasteko liburuak. Octubre rojo, Indiana Jones, Non dago Wally? Non Doraemon? Aste Santuko oporretan, euria kanpoan eta gu ganbaran.
9.
Kosmos bera 03:15
Zeure mundua, ezezerez betea, itzal gordeak, nini elurtuak. Memorian, desira apartsuak. Gozatu gabeko ispilu errea. Niretzat zara, kristalezko aingura, metafora desleiala, bizitzaz bortxatua. Alkimiaren atzaparretan, urtutako maitasun berantiarra. Kosmos bera gara, oroimen izoztuak erotu gaitzala!
10.
Zuretzat 04:53
Eskilara bat marraztuko dut, neure etxetik zeure leihora, horrela gau ilunetan alkartuko gara, izarren artean zeruaren erdian. Eta ilargiaren alde izkutuan, gutun hau idatziko dizut, horrela eguzkian ateratzean, zuregana eramango du egunsentian. Zuretzat maite dira hitz hauek, zeure bihotza piztu dezaten, nere bidean gurutzatu zinen, ta ordutik zugatik nago, zugatik, burua galtzen. Hamaika bertso ez dira nahiko, sentitzen dudana adierazteko, baina astiro irakurriz gero, astiro, ametsak egi bihurtuko dira guretzako. Eta ilargiaren itsaso izkutuan, irla bat topatuko dugu, non maitasunak mugarik ez dauka, non biziko gara izarren artian. Zuretzat maite dira hitz hauek, zeure bihotza piztu dezaten, nere bidean gurutzatu zinen, ta ordutik zugatik nago, zugatik, burua galtzen.
11.
Hankaz gora munduari begira, paperezko sobre baten barruan gordeta, zure azken mezua ailegatu da. Balkoian etzanda eguzkipean, larrosa koloreko geranioen babesean, bikini beltza eta begietan disdira. Nora, Bilbora itzuli zara, eskutik heldu, heldu, heldu zoriona. Nora, etxean zaude jada, mila ametsetan eskatu, eskatu genuena. Irratian "Please don´t go" entzuten da, "Azken guda dantza" posterraren azpian, zu ta biok ohe barruan. Taxi guztietan galdera berbera, kristaletan ikasi zenuen erantzuna, altzairuzko hiri honen arima gurea da.
12.
Mila bederatzirehun ta larogeitazazpigarren urtien, aitxitxen eskutik lehenengoz jun nintzen. Ta gaur egun ondiño domeka arratsalde guztixetan, irratixe biztu ta urduri paretan naz bere ondoan. Altxa eizu bolumena, gora, gora, Athletic-en partidue laster hasi bi da! Gure barruko sua, zuri gorria da. Urtiek pasa direz ta ez zeunke sinistuko nola, nola aldatu den gure herria. Eskutik tiraka, alaba txikerrena doa, lepoan estu lotuta zure bufanda. Altxa eizuz eskuak, gora, zerura, Athletic-en gola laster ospatu bi da. Gure barruko sua, zuri gorria da. Ez dira onenak, ez dira kopako txapeldunak, baina hauek geuriak, dira...geuriak dira.
13.
Nora zoaz 03:34
Aireportuko oihanean, megafonoa kantari, azken bidaiariaren bila zelatari, maleta galduen unibertsoan, herriminaren usaiak, arropa zaharren munduan, biraka. Nora zoaz, nora doa, burdinezko izarra, Nora zoaz, nora doa, azkeneko bidaiaria. Hego luzeen azpian, itsaso iluna, Amaigabeko irletara, hiltzera doana, Ama gabeko umeak, sentitzen gara, etxetik urrun gaudenean, etxekoa urrun denean. Bizitza bidai luzea delako, ta oraina, geltoki bat besterik ez delako.

credits

released June 12, 2015

license

tags

about

Josu Bergara Bilbao, Spain

Basque songwriter. Kanta Txikien Indarra,

contact / help

Contact Josu Bergara

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Josu Bergara, you may also like: