lyrics
URDURI
Bi, bi, hiru, lau edo hamalau,
hogetalau bertso txiki,
pentsatu eta pentsatuz,
ta ez dakit nola idatzi.
Askotan arnasa hartu eta,
paperaren kontra botaka,
maitasun hitz ederrenak,
zarata bihurtzen dira.
Urduri, eskua eman zenidan,
eutsi goiari bihotza,
bihar berriz,
berriz altxatuko gara.
Beharbada harrapatu gaitu,
eguneroko asperenak,
ta agian lokartu gara,
sofa gainean etzanda.
Apurka-apurka osatzen joan da,
gure arteko zubia,
ta ezer esan gabe heldu gara
gaurko egun berezira.
Urduri, eskua eman zenidan,
eutsi goiari bihotza,
bihar berriz,
berriz altxatuko gara.
credits
license