1. |
Bikini beltza
03:08
|
|||
BILBORA ITZULI ZARA
Hankaz gora munduari begira,
paperezko sobre baten barruan gordeta,
zure azken mezua, ailegatu da.
Balkoian etzanda eguzkipean,
larrosa koloreko geranioen babesean,
bikini beltza, eta begietan disdira…
Nora,
Bilbora itzuli zara,
eskutik heldu, heldu,
heldu zoriona.
Nora,
etxean zaude jada,
mila ametsetan eskatu, eskatu, eskatu,
eskatu genuena.
Irratian please don´t go entzuten da,
“Azken guda dantza” posterraren azpian,
Zu ta ni ohe gainean, barrezka.
Taxi guztietan galdera berbera,
kristaletan ikasitako erantzuna,
altzairuzko hiri honen arima gurea da.
Nora,
Bilbora itzuli zara,
eskutik heldu, heldu,
heldu zoriona.
Nora,
etxean zaude jada,
mila ametsetan eskatu, eskatu, eskatu,
eskatu genuena.
|
||||
2. |
Berandu
02:59
|
|||
BERANDU
Begi handi,
beltz hoietan,
galtzen naizen,
bakoitzean,
zeure gezur guztiak,
egi bihurtzen dira.
Ta ni hamen,
betikolez,
zuk gure dozune eitxeko prest
ostantzien gero, kasurik bez.
Berandu, berandu,
ta ni txotxolo aurpegiaz, ohe barruen geratu.
Berandu, berandu,
alkarri begire, egune eskapeu ein jaku.
Erdu hona,
etzun dama,
bizitza honetan,
gertatu jaten,
gauzarik ederrena,
zu zara.
Biok hamen,
betikolez,
goxo-goxo,
epel-epel,
ostantzien gero, kasurik bez.
Berandu, berandu,
ta ni txotxolo aurpegiaz, ohe barruen geratu.
Berandu, berandu,
alkarri begire, egune eskapeu ein jaku.
|
||||
3. |
Aitxitxen bufandie
03:45
|
|||
AITXITXEN BUFANDIE
Mila bederatzirehun,
ta larogeitazazpigarren urtien,
aitxitxen eskutik,
lenengoz jun nintzen.
Ta gaur egun ondiño,
domeka arratsalde guztixetan,
irratixe biztu ta,
urduri paretan naz bere ondoan.
Altxa eizu bolumena,
gora, gora,
Athletic-en partidua laster hasi bi da!
Gure barruko sua,
Zuri gorria da.
Urtiek pasa direz,
ta ez zeunke sinistuko nola,
nola aldatu den,
gure herria.
Eskutik tiraka,
alaba txikerrena doa,
lepoan estu lotuta,
zure bufanda.
Altxa eizuz eskuak,
Gora, gora, zerura,
Athleti-en gola laster ospatu bi da.
Gure barruko sua,
Zuri gorria da.
Ez dira onenak,
Ez dira kopako txapeldunak,
Baina hauek geuriak dira...geuriak dira
Gure barruko sua,
Zuri gorria da.
|
||||
4. |
Dotore
02:59
|
|||
5. |
Apnea
04:47
|
|||
APNEA
Bi minutu eta berrogeitalau segunduz,
Arnasa hartu gabe ur hotz-hotzetan murgildu,
Iñurri bat bezala behin ta berriz errepikatuz,
espidifen goizean, ostia puta oihukatu.
Astelehenetik ostiralera,
kristalezko kaioletan bizi gara,
baga biga higa, laga boga sega,
etxea, familia, hipoteka, lana.
Esaidazu nor naizen,
zulo beltz honen bukaeran,
esaidazu nor naizen,
komuneko atearen kontra, besterik ez bada.
Esaidazu nor naizen,
zulo beltz honen bukaeran,
esaidazu nor naizen,
gurpilaren azken bueltan,
besterik ez bada,
besterik ez bada,
besterik ez bada,
besterik ez bada.
|
||||
6. |
Una paraula
04:32
|
|||
UNA PARAULA
Des de les blanques parets,
que dibuixen el destí,
avui és onze de setembre,
catorze mesos de setge.
Vaig sortir de casa
amb gairebé vint-i-cinc anys,
per defensar
una bandera i un carrer,
una mirada, una ciutat.
un amor prohibit, un somni,
una canço...
Terra lliure
terra brava
dues llengües,
una paraula: llibertat...askatasuna
Va ser dilluns de mercat,
al costat de l’arbre mil•lenari,
ocells de foc,
destrossaren el silenci.
Vaig arribar a casa
vint anys després,
per defensar
una bandera i un carrer,
una mirada, una ciutat.
un amor prohibit, un somni,
una canço...
Bi hizkuntz, hitz bakarra,
bi herri, hitz bakarra.
|
||||
7. |
Nasdrovia
04:14
|
|||
NASDROVIA
Gaur ikusi zaitut Gran Via kaletik gora,
bizarra eta belarritakoak kenduta,
kristal iluneko kotxen handian sartu zara,
telefonotik berba goibelak zaparradan.
Gogoan ditut antziñako garaiak,
bi gazte iñuxenteak ginan,
bost puntetako izarra karpetan,
ta iraultza beti, beti, beti... mihi puntan.
Nasdrovia,
vodka denontzat, nola aldatzen diren gauzak kamarada!
nasdrovia,
Varsoviako ituna, gure arteko harresia jausi omen da,
nasdrovia,
gaur gauean, zure txakurrek itxiko al digute azken taberna.
Gaur ikusi zaitut Gran Via kaletik gora,
traje iluna eta korbata gorria,
“Zona Especial Norte” kantua ahaztu eta segiduan,
lortu zenuen lanpostua Jaurlaritzan.
Nasdrovia,
vodka denontzat, nola aldatzen diren gauzak kamarada!
nasdrovia,
Varsoviako ituna, gure arteko harresia jausi omen da,
nasdrovia,
gaur gauean, zure txakurrek itxiko al digute azken taberna.
|
||||
8. |
Urduri
03:23
|
|||
URDURI
Bi, bi, hiru, lau edo hamalau,
hogetalau bertso txiki,
pentsatu eta pentsatuz,
ta ez dakit nola idatzi.
Askotan arnasa hartu eta,
paperaren kontra botaka,
maitasun hitz ederrenak,
zarata bihurtzen dira.
Urduri, eskua eman zenidan,
eutsi goiari bihotza,
bihar berriz,
berriz altxatuko gara.
Beharbada harrapatu gaitu,
eguneroko asperenak,
ta agian lokartu gara,
sofa gainean etzanda.
Apurka-apurka osatzen joan da,
gure arteko zubia,
ta ezer esan gabe heldu gara
gaurko egun berezira.
Urduri, eskua eman zenidan,
eutsi goiari bihotza,
bihar berriz,
berriz altxatuko gara.
|
||||
9. |
Astiro
03:56
|
|||
10. |
Inoiz
04:55
|
|||
INOIZ
Inoiz tolestu al dituzu,
mila hitz zeure buruan?
korapiloetan lotuz,
bihotzak gordetzen dituen lekuetan.
Inun agertuko al zara,
gau beltzetan galdutako promesetan bezala,
gerizpean aitortuz,
amets ezkutuak.
Esanen dute hau poesia eztela,
baina nik esanen diet...
Inork maitatuko al zaitu,
zorun pare mugarik gabe,
zure ondoan malko denak,
ixuri arte.
Inola esnatuko al zara,
amildegian oihuka ari garela,
mailu honen kolpe hotsak,
sakonak, sakonegiak direla
Esanen dute hau poesia eztela,
baina nik esanen diet...
poesia,
poesia,
poesia mailu bat dela.
|
||||
11. |
Pitxuen kanta
05:30
|
|||
PITXUEN KANTA (IEko kanta herrikoia)
Pitxu zarran semiak,
Ian dabilz hiru,
danetatik onena,
gaztenak urten du...
Tralara...
Txalupatik urten eta,
handik Maittenera,
Azkanengo estaziñoa,
Soziedadera...
Tralara...
Jentiak esan arren,
hau edo bestia,
Juakiñek harrapatu,
beti langostia...
Tralara...
Gabian berandu ta,
goizian gozetik,
Juakin Pitxua doia,
bestian atzetik...
Tralara...
|
Josu Bergara Bilbao, Spain
Basque songwriter. Kanta Txikien Indarra,
Streaming and Download help
If you like Josu Bergara, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp